Home > Agenda > Diarama Afrika II. Edizioa - Sahara hegoaldeko Afrika aberats eta anitz bateri buruzko elkarrizketa

Agenda

Diarama Afrika II. Edizioa - Sahara hegoaldeko Afrika aberats eta anitz bateri buruzko elkarrizketa

Diarama Afrika II.edizioa – Saharaz hegoaldeko Afrika aberats eta askotarikoari buruzko elkarrizketak ikastaroaren II. Edizioan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Erdi presentziala izango da, azaroaren 9an, 11n, 16an, 18an, 23an eta 25ean, 19:00etatik 21:00etara. Lehenengo saioa (azaroak 9) Gasteizen izango da, Vital Fundazioaren B Aretoan, eta streaming bidez zabalduko dugu, gainontzeko saioak Zoom plataforma bitartez transmitituak izango dira

Diarama Afrikaren II. Edizioaren helburua da Gasteizko herritarrei Saharaz hegoaldeko Afrikako errealitateen berri ematea, horrela hango desberdintasunen arrazoien eta ondorioen gaineko hausnarketa kritikoa eragiteko, baita mundu-milako arazoekin duten loturaren gainekoa ere.  

Diarama Afrikan parte hartzeko, izena eman beharra dago; programa beherago kontsulta dezakezue, edo hemen deskargatu.

Hartzaileak: Afrikan, Giza Eskubideetan eta garapenerako lankidetzan interesa duen pertsona oro. Gasteizen bizi direnek eta afrikarrek lehentasuna izango dute.

Ziurtagiria eskuratzeko: Diarama Afrika ikastaroak 15 orduko iraupena izango du. Ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko, 6 saioetatik 4tan parte hartu beharko da, gutxienez, eta ikastaro-amaierako lana egin, zeina beranduenez abenduaren 13an aurkeztu beharko den (xehetasun gehiago programan).

Diarama Afrika Mboolo Elkar, Haaly Pular Vitoria eta Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional erakundeek osaturiko partzuergoak antolatu du, Gasteizko Udalak finantzatuta dago, eta Vital Fundazioaren eta Mauritania Euskadi Elkarte Soziokulturalaren laguntza dauka. 

Informazio gehiago eta kontsultak: derechoshumanossi@sol-inter.org

Zuen zain gaude!

  • Hasierako eguna eta ordua
    29 Urr 16:04
  • Amaierako eguna eta ordua
    25 Aza 21:00
  • Kostua
    Doakoa
  • Mota
    Online
  • Tokia
    Online (1.saioa semipresentziala Fundacion Vital-en B Aretoan, Gasteiz)

Harremanetarako

Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional

derechoshumanossi@sol-inter.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak