Home > Agenda > Zurrumurruen Aurkako Formazioa

Agenda

Zurrumurruen Aurkako Formazioa

Kultur Aniztasun Bulegotik abenduan antolatuko ditugun Zurrumurruen
Aurkako formazio saioetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

Zurrumurruen Aurkako Estrategia etorkin, errefuxiatu eta oro har, kultur
aniztasunaren aurkako estereotipo negatibo edota aurreiritziek sortutako
ondorioak indargabetzeko dinamika da. Gizarte kultur-anitz honetan,
zurrumurruek pertsonen arteko harremanak sortzeko eta elkarbizitzarako
oztopo garrantzitsuak izateaz gain, jarrera eta diskurtso xenofobo eta
arrazistak eraikitzeko testuinguru sozial aproposa eratzen dute.

Horrenbestez, Kultur Aniztasun Bulegoarentzat etorkin, errefuxiatu eta
bestelako kulturak dituztenen inguruko zurrumurruen aurkako
sentsibilizazio eta esku hartze estrategia herritarra garatzea
ezinbestekoa da.

Donostian, Euskadi mailako Zurrumurruen Aurkako Sarean (ZAS) parte hartzen
dugun elkarte eta instituzioek bultzatzen dugu aipatutako estrategia eta
gure hirian zurrumurruen aurkako lanean garatzen ari diren bestelako
iniziatiba, eragile eta pertsonekin elkarlanean egin nahi dugu bidea.
Ondoko formazio egitasmoak, besteak beste, zurrumurruen aurka lanean
arituko den pertsona ezberdinez osatutako Donostiako zurrumurruen aurkako
agenteen sarea sortzea du helburu nagusi gisa.
NOIZ: Abenduaren 11,13 eta 17 (Hiru saio orotara)
NON: Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean
ORDUTEGIA: Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara

EGITARAUA:
1. saioa: Aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak. Xabier Aierdi
(Begirune- Inmigrazioaren Ikerketarako Laborategia. EHU)
2. saioa: Genero ikuspuntua zurrumurruen aurkako estrategian. Norma
Vazquez (Indarkeria sexistan eta emakumeen ahalduntzean aditua)
3. saioa: Elkarrizketa eta komunikaziorako gaitasun praktikoak. Asier
Gallastegi (Aholkularia, formatzailea eta coach)

IZEN EMATEA: Formazio saioetan parte hartu nahi baduzu idatzi mezu bat kulturaniztasuna@donostia.eus helbidera edo deitu 943 48 14 98 telefono
zenbakira.
Animatu eta eman izena!

  • Hasierako eguna
    11 Abe
  • Amaierako eguna
    17 Abe
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean

Harremanetarako

Donostiako Kultur Aniztasunaren Bulegoa

Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean

Donostia

Gipuzkoa

kulturaniztasuna@donostia.eus

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

  • 79653.pdf

    Donostiako Kultur Aniztasunaren Bulegoa

Honen arabera sailkatu

Kategoriak