Home > Agenda > Begirada Sozialarekin Ekiten II

Agenda

Begirada Sozialarekin Ekiten II

Lehenengo urteko arrakasta eta gero, MgE-tik Begirada Sozialarekin Ekiten taldeko prestakuntza-ibilbidearen bigarren urteari ekingo diogu, Ekonomia Sozial eta Solidariotik eta jasangarritasunaren ikuspegitik proiektuak bultzatzen jarraitzeko.

Hori dela eta, datorren abenduaren 16an, 17:30etik 19:00etara, ESSa ezagutzeko online topaketa bat antolatuko dugu. Bertan, partekatutako ikaskuntzarako espazio bat sortuko dugu, eta hurrengo hilabeteetarako taldeko prestakuntza-ibilbidea modu kolektiboan definituko dugu, parte hartzen duten ekintzaileen beharren, kezken eta interesen arabera. Identifikazio-saio honen ondoren, urtarriletik ekainera 6 prestakuntza-jarduera antolatuko ditugu, 3 Donostian bertan eta 3 formatu birtualean, publiko guztietara iritsi ahal izateko.

Dagoeneko zure enpresa propioa baduzu eta jasangarriagoa izan nahi baduzu, negozio-ideia bat baduzu eta ideia hori abiarazi nahi baduzu pertsonen eta planetaren bizitza erdigunean jarrita, edo, besterik gabe, ekintzailetza sozialaren esparrua interesatzen bazaizu eta zure interes berberak dituzten beste pertsona batzuekin ingurune lasai eta dinamiko batean trebatu, esperientziak partekatu eta lankidetzak sortu nahi badituzu, ibilbide hau zuretzat da.

Topaketa doakoa da eta gaztelaniaz emango da Zoom-en bidez. Eman izena hurrengo galdetegian eta topaketa baino egun batzuk lehenago iritsiko zaizu esteka. Topaketara konektatzeko aukerarik ez baduzu, baina ibilbidean parte hartu eta hura definitzen lagundu nahi baduzu, sartu formulario berean eta jakinarazi zure interesak eta nahiak.

Zure zain gaude!

  • Hasierako eguna eta ordua
    16 Abe 17:30
  • Amaierako eguna eta ordua
    16 Abe 19:00
  • Kostua
    doan
  • Mota
    Online
  • Tokia
    online - Zoom

Harremanetarako

Economistas sin Fronteras Euskadi

online - Zoom

ecosfron.euskadi@ecosfron.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak