PRENTSA-OHARRA
Larunbatean egitarauari hasiera emango dion DJing eta tailerrerako izenematea zabalik
“Aniztasunaren alde, diskriminazioaren aurka”, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren kontrako Eguna dela eta antolatutako jardueren leloa
Aniztasunaren alde, diskriminazioaren aurka da urtero Getxoko Udalak, gizarte entitate eta herritarrekin elkarlanean, antolatzen dituen jardueren leloa, martxoaren 21ean ospatzen den Arrazakeriaren eta Xenofobiaren kontrako Nazioarteko eguna dela eta. Jardueren helburua da kultur aniztasunaren ikuspegi positiboa era aktiboan sustatzea, “kultur artekotasunaren aldeko eta arrazakeriaren aurkako hiri eredu inklusiboan eta hori lortzeko lan egiten ari gara udala, gizarte entitateak eta herritarrak, datorren abenduan 70 urte beteko dituen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean inspiratuta”, nabarmendu du Elena Coriak, Immigrazio eta Kultur artekotasuneko Unitateko zinegotzi arduradunak.
Jardueren egitaraua
Egitarauari arrazakeriaren aurkako tailer eta DJing/Hip-Hop saioak emango dio hasiera, Jota Mayúscula eta Betto Snayren eskutik, larunbatean, martxoak 17, 12:00etatik 13:30era, Algortako Gaztelekuan. Parte hartu nahi duten pertsonek izena eman behar dute udal webgunean: www.getxo.eus/ekintzak .
Asteburuan, martxoaren 17 eta 18an, Aisibisia, eta Algortako eta Romoko Gaztelekuetako gazteek kultura-arteko Grafitia egingo dute Portu Zaharreko aparkalekuan, 09:00etatik aurrera, eguraldiaren baldintzak egokiak badira.
Ostegunean, martxoak 22, 19:00etan, Astiberrik argitaratutako Un regalo para Kushbu: historias que cruzan fronteras izenburuko komikia aurkeztuko dute Adi Espacio-an (Basagoiti etorbidea, 56), Susanna Martín egile eta ilustratzaileak eta Soly, istorio bateko protagonistak eta Bartzelonako Espai Mescladis proiektuaren arduradunak.
Zineklub zikloak Detroit filma proiektatuko du ostiralean, hilak 23, 21:00etan. Bertan 1967an gertatutako arrazakeriako istiluak ikus daitezke.
Hurrengo egunean, larunbatean, 12:00etan, Getxo Elkartegian babes-gabezia, populismo eta xenofobiari buruzko hizketaldia izango da Imanol Zubero eta Andrea Ruiz Balzolarekin. Bestalde, Getxoko Etorkinak Plataforma Federazioak etxebizitzaren alokairua, oztopoak eta konponbideei buruzko etorkizuneko tailerra antolatu du apirilaren 7rako, larunbaterako, 11:00etan, Algortako Gaztelekuan. Izenematea: federacionplataformagetxo@gmail.com.
Azkenik, Matiz elkarteak eta liburutegiek
aniztasunean dagoen bizikidetza jorratzeko hiru tailer jarri ditu martxan, ipuinen bitartez, 4 eta 6 urte bitarteko umeentzat, ostiraletan Gobelako liburutegian eta larunbatetan Villamontekoan. Informazio gehiago: www.getxo.eus.
GetxoUdala
Prentsa Bulegoa: 94 466 03 20.
Eskatzen dizuegu ohar hau zabaltzea. Eskertzen dizuegu halako arreta izatea beti. Adeitasunez.
Bizkaia
inmigracion@getxo.net
Honen arabera sailkatu
Kategoriak