Home > Agenda > Giza Eskubideen eta emakumeentzako berdintasunaren labirintoa Afrikan - 3. edizioa

Agenda

Giza Eskubideen eta emakumeentzako berdintasunaren labirintoa Afrikan - 3. edizioa

Nazioarteko Elkartasunak GGKEak online-ikastaro honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituzte: Giza Eskubideen eta emakumeentzako berdintasunaren labirintoa Afrikan - 3. edizioa. Prestakuntzaren xedea da hausnarketa kritikoa eragitea eta Afrikako emakumeen egoera ezagutzera ematera, bai eta Giza Eskubideak eta genero-berdintasuna ere; horretarako, aipatu kontinenteko ekonomiari, historiari, eta sexu- eta ugalketa-eskubideei erreparatuko zaie.

 

Online-prestakuntzako ikastaro hau, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua, bost modulu hauek osatuta dago: 

• I. modulua – Giza Eskubideak printzipio moral eta balorazio-irizpide gisa

• II. modulua – Emakumeen Giza Eskubideen eta genero-berdintasunaren nazioarteko eta eskualde-mailako tresnak Afrikan

• III. modulua –Emakumeen historia eta protagonismoa Saharaz Hegoaldeko Afrikan

• IV. modulua –Saharaz Hegoaldeko Afrikako emakumeentzako ekonomia feministaren paradigma berri baterantz

• V. modulua – Sexu- eta ugalketa-eskubideak Saharaz Hegoaldeko Afrikan

• VI. modulua – Emakumeak Afrikan ingurumen-krisiaren aurrean: bizipenak eta erresilientzia-sistemak

Noiz: irailak 28 – azaroak 29

Izena emateko epea: uztailak 31 – irailak 27

Izen-ematea: www.cursos.sol-inter.org

Ikasle-kopurua: 50 

Prezioa: 30 € (gizarte-xedeetarako)

Metodologia: online, parte-hartzailea, moduluen irakurketan, foroetako eztabaidan eta ikasleen arteko iritzien eta esperientzien trukean oinarrituta, hausnarketa kritikoa sustatzeko asmoz online, participativa, basada en la lectura de los módulos, en el debate en foros y en el intercambio de opiniones y experiencias entre el alumnado con ánimo de fomentar la reflexión crítica

Norentzat: gizarte-gaien, Giza Eskubideen, eta Afrikako emakumeen eta genero-berdintasunaren gaineko interesa duten pertsonak. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide honetara (Irene): derechoshumanossi@sol-inter.org  / 944792258

  • Hasierako eguna
    31 Abu
  • Amaierako eguna
    27 Ira
  • Kostua
    30
  • Mota
    Online
  • Tokia
    www.cursos.sol-inter.org

Harremanetarako

Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional

derechoshumanossi@sol-inter.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak