Honen bidez, "Nola landu kulturartekotasuna Bigarren Hezkuntzan" ikastaro birtualaren laugarren edizioan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Nazioarteko Elkartasunak antolatua eta Bizkaiko Foru Aldundiak lagundua, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin edota gazte eta nerabeekin kulturartekotasuna landu nahi duen pertsona orori (bereziki hezkuntza-arloko langileei) laguntzea du xede.
Horretarako, eduki teorikoa eta praktikoa eskaintzen da, eta Bigarren Hezkuntzan kulturarteko jendartea sustatzeko irtenbide praktikoak eraikitzeko hainbat jarduera eta eztabaida-foro proposatzen dira. Ikastaroaren diseinua erraza eta praktikoa da, denbora gutxi izan arren beren burua prestatu nahi dutenentzat ezin hobea.
Ikastaroaren datak: 2023ko martxoaren 7tik – apirilaren 7ra
Izena emateko epea: 2023ko urtarrilaren 24etik – martxoaren 6ra
Iraupena: 45 ordu
Matrikula: 10 euro (gizarte-helburuetarako)
Izena emateko: https://acortar.link/7u29oQ
Informazio gehiago: medioambientesi@sol-inter.org
Honen arabera sailkatu
Kategoriak