Home > Agenda > SOLASALDIA: «Ginea Ekuatorial: herrialde ezezaguna»

Agenda

SOLASALDIA: «Ginea Ekuatorial: herrialde ezezaguna»

Leticia Jones Lajay BIRIAELAT GKEko zuzendariaren parte-hartzearekin, pertsonek sexu eta ugalketa osasun ona izatearen garrantziaz hitz egingo digu, sexu-transmisiozko gaixotasunen prebalentzia oso handia den herrialde batean.

Era berean, Ekuatore Gineako egoera sozial eta kulturalera hurbilduko gaitu. Saharaz hegoaldeko herrialde horrek desberdintasun- eta pobrezia-tasa handia du herritar gehienei eragiten diena. Bestalde, lehengaietan eta hidrokarburoetan herrialde aberatsa den arren, erakundeak ahulak dira eta pertsonek ez dute oinarrizko zerbitzu publikorik.

BIRIAELAT GKEa Nazioarteko Elkartasuneko bazkidea da Ekuatore Ginean, hezkuntza, gizarte eta osasun arloan egindako lanagatik aitortutako erakundea: ugalketa-osasuna eta sexu-transmisiozko gaixotasunen prebentzioa sustatzen ditu; asoziazionismoa hedatzen du eta emakumeen arteko laguntza-taldeak sortzen ditu; gizarte-laguntzako sare bat bultzatzen du boluntariotzaren bidez; eta kultura eta prestakuntza sustatzen ditu garapen pertsonala lortzeko.

  • Hasierako eguna eta ordua
    19 Uzt 18:00
  • Amaierako eguna eta ordua
    19 Uzt 20:00
  • Kostua
    0€
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    LAKET Ahalduntze Eskola, Mendibile kalea 13, Leioa, Bizkaia. (Eskola zaharrak)

Harremanetarako

Solidaridad Internacional

Bizkaia

solidaridad@sol-inter.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak