EB Europako Batasuneko estatu kideetako Barne ministroek hiru urte eman dituzte blokeko migrazio eta asilo legeen erreformak eztabaidatzen. Azkenean, atzo adostu zuten Migraziorako Itunean negoziatzeko falta zuten azken puntua, hain zuzen, migrazio krisi posible bati aurre egiteko nola jokatu zehazten duena. Edonola ere, ez zuten EBko Barne ministroek adostu, estatu kideetako enbaxadoreek baizik, Bruselan. Hala, estatu kideetako gobernuek baimena izango dute krisi posible batean neurri «zorrotzagoak» hartzeko.