Home > Noticias > «Guraso etorkinek nahi dute seme-alabak unibertsitatera joatea»

Noticias

«Guraso etorkinek nahi dute seme-alabak unibertsitatera joatea»

Asociación Matiz

Gurasoek laguntzen al diete seme-alabei etxean irakurketa edo matematika lantzen? Hezkuntzari dagokionez, zer espero dute haiengandik? Aita-amak prest al daude eskolan boluntario aritzeko? Gurasoen inplikazioari buruzko galdera horiei eta beste hamaikari erantzun die Marta Quintas (Gasteiz, 1991) Mondragon Unibertsitateko irakasle ikertzaileak aurkeztu berri duen tesian: Gurasoen hezkuntza inplikazioa aniztasun sozioekonomikoa eta kulturala duten EAEko bi eskola eraginkorretan. Irakasleei eta guraso autoktonoei zein etorkinei egindako elkarrizketak izan ditu oinarri. Bikain cum laude lortu du.


¿Nos echas una mano?