Atzo 78 pertsona erreskatatu zituen Aita Mari ontziak, eta beste hiru abisu jaso ditu horren ostean. Azkena, gaur goizean izan da, eta 45 lagun daramatzan ontzi baten bila abiatu da. Ontziak Maltan porturatzeko eskaria egin du, baina erantzunaren zain dago.