Home > Noticias > Atzerritarrei euskera hurbiltzeko 'Berba truke' programa hasiko da Gernika-Lumon

Noticias

Atzerritarrei euskera hurbiltzeko 'Berba truke' programa hasiko da Gernika-Lumon

Asociación Matiz

Ekimenaren helburua etorkinen eta bertoko herritarren artean bizikidetza sustatzea ere bada.

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak etorkinei zuzendutako 'Berba Truke' izeneko programa eskainiko du aurten berriro ere. Euskaraz edo gaztelaniaz berba egiteko maila daukaten ikasle atzerritarrak hizkuntza menperatzen duten pertsonekin harremanetan ipintzea da egitasmoaren helburu nagusia. Horretarako, bikote linguistikoak sortuko dituzte, euren artean berbetan egiteko aukera emanez.


¿Nos echas una mano?