Home > Agenda > Kontakizun Laburren “Zurrumurruen aurka, sartu aterpera!” Lehiaketaren V. edizioa

Agenda

Kontakizun Laburren “Zurrumurruen aurka, sartu aterpera!” Lehiaketaren V. edizioa

Bilboko Udalak hitzaren indar eraldatzailean konfiantza izanik, euskaraz eta gaztelaniaz kontakizunak kontatzera gonbidatzen duen edizio berria deitu du, aniztasunean oinarritutako bizikidetza sustatzeko, migratzaileei buruzko pertzepzio negatiboak aldatzen laguntzeko eta begirada berri bat emateko.

18 urtetik gorako pertsonak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, edozein nazionalitate edo bizileku dutenak, eta deialdiaren gaiak zurrumurruen aurkako proiektuaren edukiak eta balioak azpimarratu beharko ditu: bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren, estereotipoen, aurreiritzien, zurrumurruen aurkako borroka, identitatea, errespetua, elkarrizketa eta aniztasunaren abantailak eta ekarpenak.

Hizkuntza-modalitateak bi dira, euskara eta gaztelania, eta kontakizunak modu elektronikoan aurkeztuko dira, www.bilbao.eus webgunearen bitartez.

SARIAK

Euskarazko kontakizuna:

1. saria: 350 euro, kontakizuna deialdiaren edizio batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.

2. saria: 150 euro, kontakizuna deialdiaren edizio batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.

Gaztelaniazko kontakizuna:

1. saria: 350 euro, kontakizuna deialdiaren edizio batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.

2. saria: 150 euro, kontakizuna deialdiaren edizio batean argitaratzea eta argitalpen horren 2 ale.

Finalistak: Kontakizun Laburren “Zurrumurruen aurka, sartu aterpera!” V. lehiaketara aurkeztutako lanak batuko dituen argitalpen baterako finalisten aukeraketa egingo da.

Epaimahaia Lankidetza, Bizikidetza eta Jai Arloak izendatutako hiru kidek osatuko dute.

Lehiaketaren oinarriak deskargatu beheko estekan.

  • Hasierako eguna
    15 Ira
  • Amaierako eguna
    30 Ira
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    Online
  • Tokia

Harremanetarako

Estrategia antiRumores del Ayuntamiento de Bilbao

antirumores@bilbao.eus

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak