Home > Agentes > Emun

Agentes

Emun

Tipo/Lugar de registro:
Eragilea
Ámbito de actuación:
Kultur aniztasuna

Presentación del agente

1997an Emun sortu genuenetik, Euskal Herriko gizartearen garapenaren alde lan egin dugu, euskararen egoera normalizatzeko misioa gure eginez. Hamarkada bi geroago, gizarteak gaur egun dituen beharrei erantzuteko esperientzia eta lanabesak ditugun jakitun, arazo sozialen aurrean gaur egungoak baino eraginkorragoak, iraunkorragoak eta bidezkoagoak diren eta gizarte osoarentzako balioa sortzen duten irtenbide berriak eman nahi ditugu. Migrazio mugimenduak hain eguneroko bilakatu zaizkigun gizartean, gaia kudeatzeko premia sortu da administrazioan, gizarte erakundeetan eta arlo pribatuan. Gure ikuspegitik, aniztasuna ezin da modu isolatuan landu, arlo guztietan eragina duelako. Esperientziak erakutsi digu eragile askok parte hartzen duten esparrua dela, eta administrazio baten barruan ere hainbat sailek egiten dute lan ildo horretan. Gizartea berdintasunean eta aniztasunean bizi dadin bultzatu nahi dugu Emunen, herritar guztien artean bertakotasuna lantzeko, eta horretarako estrategia eta ekintzak planifikatu behar direla uste dugu. Metodologia sistematizatua, parte hartzailea eta malgua aplikatzen dugu gurekin elkarlanean bideratutako proiektuetan.

Contacto

Uribur kalea 9, behea
Arrasate
Gipuzkoa
tel: 943 711 847
ainhoa@emun.eus
https://www.emun.eus/

Conecta

Últimos proyectos

No se encontraron resultados

Actividades relacionadas

No se encontraron resultados

Filtrado Por

Categoría