Home > Proyectos > “PARTIDU BAT, HELBURU BAT”

Proiektuak

“PARTIDU BAT, HELBURU BAT”

Deskribapena

Hurrengo urriak 2ra arte, Bizkaiko erakunde sozial guztiek apuntatu ahal izango zarete “Partidu bat, helburu bat” kanpainan, 2019/2020 denboraldian parte hartu nahi izatekotan.

“Partida bat, helburu bat” kanpaina beste Bilbao Basket Fundazioak eta boluntak sortutako ekimena da.


Helburua

 

Kanpaina zertan datzan gogorarazten dizuegu: Miribillan jokatutako ACB Ligako partida bakoitzera erakunde sozial bat gonbidatzen dugu, partida ikusten dagoen jendeari zein klubeko bazkideei ikusarazteko erakunde horrek zer lan eta zein kausaren alde egiten duen.

 


Jarduerak
Partidara gonbidatutako elkarteko 20 pertsona gonbidatuko ditugu, eta, partida amaitutakoan, argazki bat aterako dute Bilbao Basket Fundazioko arduradunekin eta klubaren presidentearekin. Gainera, partidaren hasieran eta amaieran, megafoniatik adieraziko da zein elkarte joan den partidara, eta elkartearen logoa proiektatuko da. Halaber, partida jokatu baino egun batzuk lehenago eta ondoren, erakundearen parte-hartzearen berri emango da sare sozialen bidez, komunikabideetan zein webguneko artikulu batean eta hilabetekarian. Parte hartzen duten erakundeek ere jar ditzakete informazio-mahaiak jokalekuaren inguruan, eta, hala, erakundearen presentzia sendoagoa izango da partidak iraun bitartean.
Tokia
Ekimen honetan parte hartzeko interesa duzuen erakunderen batekoak bazarete, jakinarazi iezaguzue urriaren 2a baino lehen. Egun edo hilabete bereziren bat baduzue, esate baterako, urteurrenen bat, kanpainaren bat, ospakizun eguna edo Nazioarteko eguna, eta zuek partidara etortzeko eguna orduan izatea nahi baduzue, adierazi iezaguzue eta kontuan hartuko dugu. Eskaera bidali: informacion@bolunta.org Erakundeak aukeratzeko zenbait irizpide daude: erakundeak erakutsitako interesa; presentzia orekatua izatea esku-hartze eremu desberdinetan (garapenerako lankidetza, gizarte-bazterketa, ingurumena, osasuna, desgaitasuna…); beste urte batzuetan kanpainan parte hartu ez izana.
Kolektiboak

Bilbao Basket Fundazioa

Bolunta


Iraupena
2019/2020 denboraldia
Harremanetarako
Itziar Eguzkitza (Voluntaria)


(Bizkaia)
tel: 944 36 07 15 // 662 051 994

Konektatu

Lotutako proiektuak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak