Home > Proyectos > CHANGE

Proiektuak

CHANGE

Deskribapena

Arrazakeria eta diskriminazioaren aurrean... CHANGE

Eskola edo hezkuntza ez formaleko taldeetan nerabeekin lantzeko proposamen pedagogikoa. Europar Batasuneko 9 herrialdeetan aurrera eramaten ari den proiektua.

Balioak: besteekin harremanak eraikitzeko. Informazioa: datuak ondo ezagutu eta aztertu. Topaketa: datuen atzean daduden pertsonak ezagutzea. Enpatia: besteen oinetakoetan jarri. Pentsamendu kritikoa: aurreiritzien eta zurrumurruei aurka egiteko. Ekintza: harrera gizartea eraikitzen laguntzeko.

Izena emateko hemen sar zaitez.


Helburua

- Migrazioen, babesa eta harrera gaiak ezagutu eta horien inguruan hausnartu

- Gai hauen inguruan pentsamendu kritikoa, enpatia eta parte hartzea garatzea.


Jarduerak
CHANGEn ibilbideak 6 etapa ditu eta zuek erabaki dezakezue etapa guztiak egin edo ez eta etapa bakoitzean zenbat pauso eman. Badakigu klase edo talde bakoitzaren errealitatea desberdina dela eta horregatik, behar izanez gero, gure laguntza izan dezakezue aukera aproposena hautatzeko. ETAPAK 1. Balioak: Nire balioak, zure balioak, gure balioak. Gure burua hobeto ezagutu, besteekin harremanak eraikitzeko. 2. Informazioa: Datuak ondo ezagutu eta aztertu. Baliagarria den informazioa non topatu dezakegun jakitea. 3. Topaketa: Pertsona errefuxiatuak eta migranteen bizipenak eta pertzepzioak ezagutzea gure iritzia aberasteko. 4. Enpatia: Bestearen oinetakoetan jarri eta beraien eskubideak errespetatzen lagundu 5. Pentsamendu kritikoa: Aurreiritzien eta zurrumurruen aurka egiteko ezinbestekoa da hausnartzea eta sakontzea 6. Ekintza: Arrazkeriaren eta bereizkeriaren aurka gure ekintza aurrera eraman harrera gizarte bat lortzeko Gure jarduera gamifikatuei buruz galdetu: ESCAPE ROOM birtuala eta KAHOOTa.
Tokia
Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan aurrera eraman daiteke. Beste probintzietako irakasleak edo hezitzaileak ezagutzen badituzue parte hartzera gondibatu ditzakezue ere. Irakasle edo hezitzaile bakoitzak bere klasearekin edo taldearekin aurrera eramateko proposamena da. Bai presentzialki, bai online moduan egin daiteke.
Kolektiboak

- ALBOAN (tokiko koordinazioa)

- JRS Europe (europar koordinazioa)

- Loiolaetxeko gazte migrante eta errefuxiatuak

- Parte hartu nahi duten eskola, aisialdiko taldeak, etab.


Iraupena
Irakasle edo hezitzaile bakoitzak erabaki dezake proiekturen zein atal aurrera eraman eta zenbat denbora eskaini. Proiektua martxan egongo da 2021eko abendura arte.
Harremanetarako
Fundación ALBOAN

C/ Padre Lojendio, 2, 2º
Bilbao (Bizkaia)
tel: 944 151 135

Konektatu

Lotutako proiektuak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak