Home > La Plataforma

Plataforma

Proiektua

Proiektu hau partekatzeko kultura-arteko gune birtuala da, kultura-artekotasunaren alde lan egiten dugun era askotako erakunde publikoen eta pribatuen baliabideak, esperientziak eta lana partekatzeko. Hori guztia helburutzat hartuta, arlo honetan denen artean egiten dena ezagutzeko, ezagutza- eta esperientzia-trukea bultzatzeko, sarean lan egiteko eta borondatezko elkarlana eta parte hartzea bideratzeko asmoz.

Gune birtual hau kultura-artekotasunaren arloan etorkinak gizartean txertatzearen alde lan egiten duten euskal gizarte-eragile guztien zerbitzura dago, hala nola hainbat eratako erakunde publikoak eta pribatuak, hainbat eratara sortutako gizarte- eta hezkuntza-antolamenduak, etorkinen elkarteak, hezkuntzako eta prestakuntzako ikastetxe publikoak eta pribatuak, unibertsitateak eta zentro akademikoak, administrazio publikoak, eta abar.

EAEn kultura-artekotasunaren baitan eta gizarteratze-arloan engaiatutako hezkuntza- eta gizarte-eragileok egiten dugun lanaren eragina handitu nahi dugu.

PROIEKTUAREN SUSTATZAILEA
LANKIDEA

Lantaldea

Sara Maza

Proiektuaren koordinatzailea; hezkuntza-proiektuak, kultura-aniztasuna eta gizarte-ikerketaren inguruko prestakuntza eta kudeaketa orokorrean espezializatua.

coordinacion@amalgama.eus

Sara García

Komunikazio arduraduna; gizarte-proiektuak, sarean lan egitea eta herritarren parte-hartzearen inguruko prestakuntza eta kudeaketa orokorrean espezializatua.

comunicacion@amalgama.eus

Ainhoa Intxausti

Kudeaketa eta arreta teknikoaren arduraduna. Hezkuntza-proiektuak, genero parekotasuna eta kultura-aniztasunaren inguruko prestakuntza eta kudeaketa orokorrean espezializatua.

gestion@amalgama.eus

Zergatik eta nola parte hartu

Eragile Soziala

Izena emanda beste erakunde batzuekin partekatu ahal izango duzu informazioa, esperientzia, proiektuak, diseinatutako materialak, kezkak...

Gainera, web honetan gure lana ikusgai jarri nahi dugu euskal herritarren aurrean. Horretarako, bertako ataletan, kultura-aniztasuna eta gizarteratze-prozesua kudeatzearen inguruko proiektuak, jarduerak eta kanpainak hedatu ahal izango dituzu. Halaber, lan-esparru honetarako zure erakundean behar diren langileen iragarkiak ere jarri ahal izango dituzu.

Gizarte eragile moduan parte hartzeko

Zure erakundearen izena eman behar duzu galdetegi labur hau beteta.

Erregistratutakoan, zure proiektua eta jarduerak gainerako erakundeen eta herritarren aurrean aurkezteko edukiak sartu ahal izango dituzu, horretarako prestatutako ataletan.

Herritarra

Azken orduko berrikuntza guztiak jakin ahal izateaz gain, modu aktiboagoan murgildu ahal izango zara proiektu honetan edo besteetan.

Buletinerako harpidetza eginez gero, hileroko albiste nagusiak jaso ahal izango dituzu eta sektoreko jarduera-agenda ezagutu; erakundeen lana hedatzen lagunduz har dezakezu parte, edota boluntario moduan AMALGAMA webean bertan edo gizarte eragileek bultzatutako proiektu eta jardueretan lagunduz.

Herritar bezala parte hartzeko

Hileroko buletinerako harpidetu zaitezke.

Galdetegi labur hau betez eman dezakezu izena.

Boluntario izatea nahi duzula adieraz dezakezu.

Gure sareetan jarrai gaitzakezu eta gure lana ezagutarazten lagundu.

Gurekin harremanetan jar zaitez

C/ Ascao, 2 – 1º Izq. Dpto. 5
48005 Bilbao

tel: 944360715
móv: 662051994

info@amalgama.eus
www.amalgama.eus