Home > Albisteak > Sesión formativa de antirumores con Xabier Aierdi

Albisteak

Xabier Aierdirekin zurrumurruen aurkako formakuntza jasotzen

Laida Alustiza (Voluntaria)

Urriaren 16an, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean, Ghandi aretoan hain zuzen ere zurrumurruen aurkako lehen saioa burutu zen Xabier Aierdiren eskutik. Xabier Aierdi, EHU-ko irakaslea eta Ikuspegiko partaide da (Immigrazioaren Euskal Behatokia).

"Kulturak eta identitateak: aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak"  izenburupean, mendebaldeko herrietan kulturak eta baita identitate kulturalak nola eraiki eta egituratzen ditugun ezagutzeko aukera izan genuen. Bestalde, hainbat ondorio ere aztertu ziren.

Saio hauekin edo formakuntza honekin Donostiako Udaletxeak, Bakearen eta Giza Eskubideen bulegotik zuzenduta, hainbat helburu dituen arren zurrumurruen aurka lanean arituko den pertsona ezberdinez osatutako Donostiako agenteen sarea sortzea du helburu nagusi gisa.

Eskerrik asko Donostiako Udaletxeari zurrumurruen aurkako formakuntza saio hauetan parte hartu eta batez ere hirian honen aurka egingo duen pertsona ezberdinen taldea sortzeko iniziatiba hau aurrera eramateko proposamenagatik.


¿Nos echas una mano?