Home > Agenda > Mugetatik Haratago. Gaitasun global eta emozionalak.

Agenda

Mugetatik Haratago. Gaitasun global eta emozionalak.

Jardunaldiak gogoeta egiteko eta hezkuntza-proposamen berriak lantzeko . Horrela, elkarrekin ezagutza sortzen jarraitzera animatzen zaituztegu. Oraingo honetan, online elkarrizketarako hiru egun proposatzen dizkizuegu, giza mugikortasunakulturartekotasun hezkuntzageneroa eta ingurumena ikasgelan ikuspegi sozioafektibo batetik lantzeko. Hitzordua azaroaren 24,25 eta 26an izango da 17:00etatik 19:00etaraZoom bidez.

Azaroaren 24anJesus Prieto Mendaz antropologia sozial eta kulturalean doktorearekin eta Pablo Yafe Argentinako Tarbut Ikastetxeko irakaslearekin mahai-ingurua izango dugu. Kulturartekotasuna eta giza mugikortasuna landuko ditugu.

Azaroaren 25ean, berriz, Lorena Fernández Álvarez Deustuko Unibertsitateko identitate digitaleko zuzendaria eta Steami buruzko dibulgatzailea, Alboaneko Oihana Sancho de Aranzabal eta Anna Forés Miravalles pedagogoa, idazlea eta Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea izango dira mahai-inguruan. Egun hau generoari eta giza mugikortasunari buruzkoa izango da.

Azaroaren 26an, mahai-inguruan parte hartuko duten pertsonak Beatriz Felipe Pérez Cedat elkarteko ikertzailea eta Patxi Álvarez de los Mozos, SJ. Jesuita, Teologia sistematikoan lizentziatua eta  soziologian doktorea.

Saio guztietan gune bat izango dugu, ikasgelan giza mugikortasuna kulturartekotasunetik, generotik eta ekologiatik aplikatzeko.

Saio guztietara apuntatu zaitezke, bi saiotara edo batera. Jardunaldiak doakoak dira, baina parte hartzeko esteka bidali ahal izateko, izena eman beharko duzu heme

  • Hasierako eguna eta ordua
    24 Aza 17:00
  • Amaierako eguna eta ordua
    26 Aza 19:00
  • Kostua
    DOAN
  • Mota
    Online
  • Tokia

Harremanetarako

Fundación ALBOAN

a.gonzalez@alboan.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak