Home > Agenda > MANIFESTAZIOA Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna

Agenda

MANIFESTAZIOA Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna

Europak, bere historian, hainbat kontinente eta herritako gerrak eta sarraskiak sustatu ditu, bai eta berauetan parte hartu ere. Paradoxikoki, Europatik beste herrialde batzuetara babes bila atera ziren milaka eta milaka pertsonak ongi etorriak izan ziren, eta, hala, bestelako bizimodu bat hasteko aukera izan zuten. Egun, Europarantz ihes egiten dutenek mespretxua, kriminalizazioa eta errepresioa besterik ez dute jasotzen EBko estatu kideengandik. Mespretxua gizaki horiekiko, egoera oso zailean egonik beren bizi-proiektua bakean garatzeko toki bat bilatzeko premia unibertsala duten horiekiko. Egoera horren esparrua EBren eta Turkiaren arteko akordio kriminala da. Estatu autoritario horretara kanporatzen dituzte, barnean disidentzia oro zanpatzen eta herri kurdua sarraskitzen duen horretara, lan zikina 6.000 milioi euroren truke egin dezan. Urtarriletik, iritsi dira, Nazio Batuen arabera, 200.000 lagun baino gehiago, eta, Amnesty Internationalen esanetan, muturreko pobrezia-egoeran daude, baita bizia galtzeko arriskuan ere. Bereziki aipatu beharra dago emakume eta haurren biktimizazio bikoitza. Horrez gain, gogoratu behar da itsasoan 2.500 pertsona baino gehiago ito direla eta, Turkiatik eta Greziatik sarbideak itxita, kopuru horrek gora egiten jarraituko duela Italiarako ibilbide berriengatik. ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK Plataforman, argi daukagu pertsona horiek eskubidea dutela herrialde seguruetan asiloa eskatzeko, eta herrialdeon betebeharra dela haiek hartzea eta babestea. Horixe jasotzen dute Giza Eskubideei buruzko nazioarteko Itunek. Baina, era berean, jakin badakigu, herritarrok ez badugu eskatzen, gobernuek betebehar hori sistematikoki urratzen jarraituko dutela. Hori dela-eta, indar soziopolitiko guztiak eta biztanleria oro har antolatzera eta mobilizatzera deitu nahi ditugu, mugak ireki eta migratzaile, asiloeskatzaile eta mota orotako errefuxiatuen aldeko politika sozialak aplika ditzaten exijitzeko. Har ezazu parte MANIFESTAZIOAN eta gure Plataforman! 

  • Hasierako eguna
    20 Eka
  • Amaierako eguna
    20 Eka
  • Kostua
    Doakoa
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Plaza Elíptica

Harremanetarako

Plataforma-Ongi Etorri Errefuxiatuak

Bizkaia

tel:

bizkaiaongietorrierrefuxiatuak@gmail.com

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak