Home > Agenda > "Ekintzailetzaren Ostiralak" – Tokiko eta kulturarteko ekintzailetzari buruzko doako ikastaroa

Agenda

"Ekintzailetzaren Ostiralak" – Tokiko eta kulturarteko ekintzailetzari buruzko doako ikastaroa

Negozio ideia bat duzu eta laguntza behar duzu martxan jartzeko? Gustatuko litzaizuke zure jarduerak eragin sozial eta ekologiko positiboa izatea?

Koop SF 34, CEAR, Profesionalak Elakartea eta Mugarik Gabeko Ekonomialariak. Ekintzailetzaren Ostiralak berriro ekingo diegu: Ikastaro guztiz doakoa, migratzaileei eta Ekonomia social eta solidarioan interesatutakoei zuzendua, Euskadin ekonomia sozial eta solidarioaren barruan negozio bati ekiteko behar diren konpetentzia guztiak lortzeko.

Ekintzailetza-ikastaroa ekonomia justu, sozial eta solidario batean, beste arlo batzuk kontuan hartuko dituena, hala nola aukera-berdintasuna, parte-hartzea, garapen pertsonala, finantza-autonomia, ingurumen-jasangarritasuna, parte-hartzaileen arteko lankidetza eta ingurunearekiko konpromisoa.

Online eta aurrez aurreko modalitatean, ikasleek ahalik eta malgutasun handiena izan dezakete prestakuntza egin ahal izateko. Ordenagailurik edo Interneterako konexiorik izan ezean, ordenagailuz hornitutako espazio bat emango die antolakuntzak.

Datorren abenduaren 11n, 16: 00etan, sarrera saio bat egingo da Koop SF34n, 4. harrobiko plazan, Bilbon. Bertan, ikastaroaren edukiak modu parte-hartzailean diseinatuko dira eta ekintzaileen interesak eta beharrak partekatuko dira.

Izena emateko, e-posta bat bidali behar da ecosfron.euskadi@ecosfron.org helbidera.

Zure zain gaude!

  • Hasierako eguna eta ordua
    11 Abe 16:00
  • Amaierako eguna eta ordua
    11 Abe 18:00
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Harrobia Plaza (KoopSF)

Harremanetarako

Economistas sin Fronteras Euskadi

Harrobia Plaza (KoopSF)

Bilbo

Bizkaia

ecosfron.euskadi@ecosfron.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak