Home > Agenda > TREBATZAILEAK PRESTATZEN - ZAS!

Agenda

TREBATZAILEAK PRESTATZEN - ZAS!

Zurrumurruen aurkako estrategiaren inguruko trebatzaileak prestatzeko eta birgaitzeko gune bat eskaintzen dugu, gaitasunak eta ezagutzak eskuratzeko, alde batetik, eta Zurrumurruen Aurkako ZAS! zigiluaren barruan herritarren sareak sortzeko, bestetik.

Programan parte har dezakete ZAS! Sarea osatzen duten erakundeetako kideek; udalerri, erakunde eta beste entitate batzuetan zurrumurruen aurkako estrategia abiatu duten pertsonek; eta zurrumurruen aurkako estrategia lantzen duten edo estrategia
horretan interesa duten administrazioko teknikariek.

Modulu bakoitzak 5 ordu iraungo du, eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dira.
Lekua eta ordua zehazteko daude oraindik. Matrikularen kuota 80 eurokoa da eta leku kopurua mugatua da (aurretiko hautaketa-prozesua).

Izena emateko helbidea:
formazasantirumor@gmail.com

(programa zergatik egin nahi den labur azaltzeko eskatzen da)
Epemuga: 2017/11/27

  • Hasierako eguna
    12 Urt
  • Amaierako eguna
    12 Urt
  • Kostua
    80,00 €
  • Mota
    Online
  • Tokia

Harremanetarako

ZAS! Antirumor

sosantirrumores@gmail.com

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak