Home > Agenda > Zurrumurruen aurkako agenteen oinarrizko formakuntza (13 ordu). V. edizioa.

Agenda

Zurrumurruen aurkako agenteen oinarrizko formakuntza (13 ordu). V. edizioa.

Getxoko Udalak zabaldu egin du zurrumurruen kontrako eragileentzako urteroko heziketaren V.edizioan parte hartu ahal izateko izena emateko epea. Heziketa datorren martxoaren 20an hasiko da. Sei saio (guztira 13 ordu) izango dira Getxo Elkartegian (Ogoño, 1, Areeta), astelehenetan eta asteazkenetan, apirilaren 5era arte, 19:00etatik 21:00etara (lehena izan ezik, hori 18:00etan hasiko baita).

Udalak, pertsonek eta entitatek osatutako hiritar-sare batekin elkarlanean, 2013.az geroztik sustatzen duen Zurrumurruen kontrako Estrategiaren oinarrizko elementua da heziketa. Estrategia EAEko, estatuko eta Europako beste udalerri batzuetan egiten ari diren antzeko estrategiei lotuta dago eta ZAS!, Euskadiko Zurrumurruen Aurkako Sarearen eta Antirumours Globaleko partea da. Bere oinarriak dira kultura-artekotasuna eta bazterketaren aurka borrokatzea, immigrazioari eta kultura-aniztasunari buruz dauden zurrumurruak, aurreiritziak eta estereotipo negatiboek sortzen dituzten ondorioei aurre egiteko.

Egitaraua
· Martxoak 20: Zurrumurruen aurrean geure burua kokatzen, Arantxa
Iurre, UTOPIAN, Getxoko antzezpen-sormenerako gunekoarekin.
· Martxoak 22: Immigrazioa: estereotipotik xenofobiara. Xabier Aierdi,
UPV-EHUko irakaslearekin.
· Martxoak 27: Zurrumurru, estereotipo negatibo eta aurreiritzi
zabalduenak. Miguel Ángel Navarro, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta
ALBOANeko ikertzailearekin.
· Martxoak 29: Genero ikuspegia zurrumurruen aurkako estrategian.
Norma Vázquez, psicólogo eta familia-terapeutarekin.
· Apirilak 3: Elkarrizketa eta komunikaziorako tresna praktikoak.
Asier Gallastegi, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta KORAPILATZENeko
aholkulariarekin.
· Apirilak 5: Elkarrizketa eta komunikaziorako tresna praktikoak.
Asier Gallastegirekin ere.

Gainera, urtean zehar mintegi tematiko osagarri batzuk egingo dira, sakondu
beharra duten gaiei buruz.

Izen-ematea www.getxo.eus/antirumores<http://www.getxo.eus/antirumores> webgunean egin daiteke, eta baita Herritarren Arretarako
Bulegoetan<http://www.getxo.eus/kaixo/gestion.asp?codges=10&i=es> ere.

  • Hasierako eguna
    20 Mar
  • Amaierako eguna
    5 Api
  • Kostua
    Doakoa
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Getxo ELKARTEGIA (Ogoño, 1. Las Arenas)

Harremanetarako

Estrategia Antirumor. Getxoko Udala-Ayuntamiento de Getxo.

Bizkaia

antirumores@getxo.eus

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak