Home > Agenda > Ekintzailetza-topaketa, urriaren 9an Bilbon: Latinoamerikako ikaskuntzak partekatuz

Agenda

Ekintzailetza-topaketa, urriaren 9an Bilbon: Latinoamerikako ikaskuntzak partekatuz

"Hegoaldetik ikasiz: ekintzailetzak Latinoamerika - Euskadi"

 

Mugarik Gabeko Ekonomialariek eta Profesionalek elkarteak, ekintzaileentzako topaketa  bat antolatu dugu: "Hegoaldetik ikasiz: ekintzailetzak Latinoamerika - Euskadi". Bi unetan garatuko dugu, eta Hegoaldetik datozen ikaskuntzak ikusaraztea eta trukatzea du helburu:  bai Hegoalde geografikotik ikaskuntzak (lehenengo topaketa) bai Ikusezin bihurtutako kolektiboetatik, migratzaileak eta haien kultura eta jakintza desberdinak ere (bigarren topaketa).

Lehen topaketa hau, "Ekonomia Sozial eta Solidarioa eta teknologia berriak ekintzailetzetan: emakume ekintzaileen ikaskuntzak Latinoamerikatik partekatuz" izenekoa, urriaren 9an izango da, 16: 00etan, Boluntako ekitaldi-aretoan. Bertan, Ekuadorreko eta Kolonbiako hainbat ekintzaile online konektatuko dira beren esperientziak eta ikaskuntzak partekatzeko.

Euskadiko ekintzailea zarenez edo proiektu- ideia bat daukazunez, zure parte-hartzea nahiko genuke, eta uste dugu hemen partekatutako ikaskuntzek zure proiekturako ideia berriak ekarri ahal izango dizkizutela.

Ostiralean 9, 16: 00etan zure zain egongo gara!

  • Hasierako eguna
    9 Urr
  • Amaierako eguna
    1 Urr
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Zabalbide Kalea, 2

Harremanetarako

Economistas sin Fronteras Euskadi

Zabalbide Kalea, 2

Bilbo

Bizkaia

ecosfron.euskadi@ecosfron.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak