Home > Agenda > Konzentrazioa “Turkiar faxismoari ez”

Agenda

Konzentrazioa “Turkiar faxismoari ez”

Gaur, azaroak 7, Bilboko Plaza Biribilean 19:30ean elkarretaratzea izango da herri kurduari elkartasuna adierazteko eta Turkiako gobernu faxistaren eskutik jasaten ari den etengabeko sarraskia salatzeko.

GOBERNU TURKIARRAREN  FAXISMOAREN AURKA BAT EGINIK. ZURE ISILTASUNAK HERRI KURDUA ERAILTZEN DU

Elkarretaratze honen  helburua, Turkiako AKP alderdiak herrien aurka, gizarteko sare zaurgarrienen aurka, emakumeen aurka eta orokorrean Turkian elkarbizitza baketsua posible dela sinesten duen ororen aurkako gerra zikina gaitzeztea eta honek eragiten digun haserrea adieraztea da. Erdoganek zuzentzen duen AKPren Turkiar gobernuak behin eta berriz zeharkatzen du gobernu bat faxistatzat definitzen duen marra gorria.
Uztailaren 15ean, Turkian arrakasta gabeko estatu kolpea gertatu zen, Erdoganek <> deitu zuena. Gertaera hau, sorgin ehiza zilegitasunez gauzatzeko eta herrialdeko oposizioarekin guztiz akabatzeko erabili du bertako lehendakariak. Honen helburu argiena, Herrien Alderdi Demokratikoak (HDP) ordezkatzen duen mugimendu politiko eta soziala indargabetzea izan da. Alderdi honek talde etniko ezberdinetako pertsonak, turkiar ultranazionalismoak marginatuak, giza eskubideen defendatzaileak, emakumeen mugimendua, LGTB kolektiboak eta ezkertiar aurrerakoiak saretzen ditu. Hasieratik HDP alderdia alternatiba aurrerakoi eta askatzailea izan da autoritarismo islamikora bidean doan herrialde batean, non bere lehendakaria <> izendatu genezakeen.

Erdoganek eta bere alderdiak talde sozialak polarizatzea eta gatazka etniko eta sektarioak gordintzea lortu du, ultranazionalista eta talde islamista atzerakoienen arteko aliantzak estutuz. Erdoganen politikek sufrimendua eta heriotza ekarri dute biztanlego zibilaren artean, gogoratu besterik ez daude Cizre, Silopi edo Nusaybineko sarraskiak. Politika hauek, Ekialde Hurbila kolokan jartzen dute, Siria eta Irakeko gatazka gordinduz eta baita errefuxiatuen segurtasuna oztopatuz.
Turkian iada ez da existitzen adierazpen edo prensa askatasunik, ezta unibersitateetan ere, ez dago sistema judizial justu eta independenterik ere. Gobernuaren dekretuen bitartez, erregimenarekin kritikoak ziren 170 berri agentzia itxi dituzte, hedabide  kurdu eta alebi guztiak debekatuak izan dira. 30 zinegotzi kurdu atxilotuak izan dira. Iada turkiar gartzeletan ez dago tokirik eta herrialdea bera bihurtu da aire libreko gartzela.
Azken mugimendua, dozena bat parlamentari kurduren atxiloketa izan da, horien artean Demirtas eta Yüksedag HDPko lehendakarikideak. Badakigu zerrenda beltza handitzen joango dela eta baita Europa eta Mendebaldeak beste aldera begiratzeaz gain akordio ekonomiko eta taktikoak sinatzen dituztela Erdoganekin, gureak ere badiren gerretatik ihesi doazen errefuxiatuak gelditzeko asmoz.
Mugimendu kurduak bakearen bidea azpimarratzen du eta ez ditu kaleak utziko helburua lortu arte. Euskal Herritik gure ahotsak altxatzen ditugu herrien arteko elkarbizitza eta bakearen aldeko borrokalariekin elkartasuna adierazteko. Gelditu dezagun Europa eta Turkiaren arteko akordioa! Gelditu dezagun herri kurduaren aurkako genozidio politiko eta kulturala! Nahikoa da herri kurduaren borroka zilegia isilarazi nahiarekin! Gure isiltasuna balarik okerrena.
Biji Berxwedana Kurdistán! Gora Herri askeak!

  • Hasierako eguna
    7 Aza
  • Amaierako eguna
    7 Aza
  • Kostua
    Doakoa
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Plaza Biribila

Harremanetarako

Plataforma-Ongi Etorri Errefuxiatuak

Bizkaia

tel:

bizkaiaongietorrierrefuxiatuak@gmail.com

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak