Home > Agenda > "ELKARTASUNA EZ DA DELITUA, NEUK ERE EGINGO NUKE" Kontzentrazioa

Agenda

"ELKARTASUNA EZ DA DELITUA, NEUK ERE EGINGO NUKE" Kontzentrazioa

MIKEL ETA BEGOREN ALDEKO KOMUNIKATUA
“ELKARTASUNA EZ DA DELITOA” EUSKAL HERRIA HARRERA HERRIA

 


NEUK ERE EGINGO NUKE. BEGO ETA MIKEL BEZALA, GEUK ERE EGINGO GENUKE…ELKARTUSUNA EZ DA DELITOA
KOMUNIKATU HOBERENA MIKEL ETA BEGOK UTZITAKO HITZAK DIRA. DESOBEDITZEN DUGU. GEUREAK EGITEN DITUGU BERAIEN HITZAK
-Adierazi nahi dugu pertsona errefuxiatuak ilegalki ekarri ditugula. Historiako sarraski handienekin konparatu liteken basakeria honekin bat ez egiteak ekarri ahal dizkigun ondorioak, gure gain hartzen ditugula
-Guk Giza Eskubidei zor diegu obedientzia, hauen urraketei desobedientzia. Mugak milaka pertsonentzako atxiloketa deshumanizazio eta heriotza eremu bihurtu dituztenei desobedientzia. Europako gobernuei desobedientzia.
-Herri mugimenduetan ari diren hainbat lagunek finantziatutako eta irabazi asmorik gabeko ekintza da hau, ez du giza elkartasuna eta salaketa politikoa beste helbururik.
-Gobernuek izua legeztatzen duten artean eta Giza Eskubideak zein haien kupo ziztrina ere betetzen ez duten artean, herri mugimenduek, herritarrek, bihotz oneko pertsonek desobeditzeko eskubidea dugu, pertsona errufuxiatuak ekartzen jarraitzeko eskubidea, Euskal Herria harrera lurralde bihurtzeko eskubidea dugu. ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK”
Gerra eta beste hainbat arrazoiengatik beraien lurraldea utzi duten milioika pertsonengatik
Muga, kanpamentu eta atzerritarrak barneratzeko zentroetan daudenengatik
Europara ailegatu nahian Mediterraneoan hildakoengatik
Sistema injustu baten biolentzia sufrituz gain indarkeria matxista pairatzen duten emakume eta neska errefuxiatuengatik
Bego eta Mikel eta beste aktibisten askatasunagatik
Europar legeak eta immigrazio politika injustuak desobeditu ditzagun
Mugak, heziak eta hormak suntsitu ditzagun
Eta lurralde, auzo, herri eta hiri guztiak harrera lurraldeak bihurtu ditzagun

  • Hasierako eguna
    30 Abe
  • Amaierako eguna
    30 Abe
  • Kostua
    Doakoa
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Areatza

Harremanetarako

Plataforma-Ongi Etorri Errefuxiatuak

Bizkaia

tel:

bizkaiaongietorrierrefuxiatuak@gmail.com

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak