Home > Agenda > GETXOKO MUNDUKO ARROZAK

Agenda

GETXOKO MUNDUKO ARROZAK

Getxoko Munduko Arrozak jai herrikoi eta parte hartzailea da. Honen bidez kulturartekotasuna sustatu eta Getxoko pertsonen, taldeen eta eragile sozialen arteko interrelazioa landu gura dugu, batez ere beste herrialdeetatik heldu diren lagunak kontuan izanik. Jai-egunean zehar besteak beste: umeentzako jolasak, musika emanaldiak, aldarrikapen-kalejira, eta ekintza nagusia: arroza osagai nagusi izango duen herri-bazkaria (parte hartuko duen talde bakoitzak prestatuko dutena). Herrian bertan elkartzeko jaia da, espazioa eta bizipenak konpartitzeko eta elkar hobeto ezagutzeko.

Aurten ekainaren 17an igandean ospatuko dugu Areetako Xake plazan, Filipinetako komunitatearekin haien independentziaren urteurrearekin batera. Egun itzela espero dugu. Mundu guztiarentzako lekua dagoen jai honen arrakastaren gakoak aniztasunean eta giro onean datza, jarrera bortitz, xenofobo, sexista edota homofoborik ez dugu onartuko bertan.

  • Hasierako eguna
    17 Eka
  • Amaierako eguna
    17 Eka
  • Kostua
    Talde bakoitzak 5 € jarri behar du eta taldeko pertsona bakoitzak 1 €
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Plaza Xake

Harremanetarako

Ayuntamiento de Getxo. Inmigración e Interculturalidad

Bizkaia

inmigracion@getxo.net

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak