Home > Eragileak > ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarea

Eragileak

ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarea

Siglak:
ZAS!
Jarduteko eremua:
Euskadi

Eragilearen Aurkezpena

Hainbat eragile sozial eta instituzionalek osaturiko sarea gara, gizarte eraldaketarako estrategia bat aurrera eramateko, giza eskubideen eta kulturartekotasunaren aldeko eta arrazakeriaren aurkako ikuspegitik.

Pertsona etorkinei buruzko zurrumurru oinarri gabeek, estereotipo ezkorrek eta aurreiritziek intolerantziaren diskurtsoa elikatzen dute, eta luzarora ezin haztegi hobea dira desberdintasuna, gizarte zatiketa eta diskriminazioa ereiteko.

Eragin egin behar da pertsonen eta taldeen ideia, pertzepzio, estereotipo eta kontzeptuen gainean, jarrera aldaketak eragiteko gure gizarte ohituretan, norbanako eta kolektiboenetan. Estrategia honen ezaugarri nabarmen bat da instituzio publiko, gizarte erakunde eta pertsona banakoen ahalegin bateratua, eta politika publikoen eta gizarte mugimenduen jardueren arteko uztarketa.

ZURRUMURRUEN aurkako estrategia estuki dago lotuta genero, gizarte inklusio, dibertsitate funtzional, erlijio aniztasun, sexu joera… ikuspuntuekin, gizarte kohesioan okerreko eragina baitute estereotipo ezkor, aurreiritzi eta zurrumurru faltsuek.

Harremanetarako

C/ Peña y Goñi 13, 1 –
Donostia
Bizkaia
tel: (+34) 943 321 811
sosantirrumores@gmail.com
http://zurrumurrurikez.eus/?lang=eu

Konektatu

Azken proiektuak

Ez dago horrelako sarrerarik

Lotutako jarduerak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak