Home > Noticias > ‘Kikarakada’, haur errefuxiatuen irribarrea bilatzeko proiektua

Noticias

‘Kikarakada’, haur errefuxiatuen irribarrea bilatzeko proiektua

Asociación Matiz

Errefuxiatuen krisiak lau urte beteko ditu laster eta Lesbosen etorkinen iritsiera zifrak goraka doaz. Zaporeak elkartearen arabera, urrian 23.000 errefuxiatuk egin dute Turkiatik Lesbosera mugitzeko saioa. Azkenean, 7.000 izan dira Greziara iritsi direnak eta 15.000 pertsona Turkiako poliziak bidean geldiarazi dituenak. Egun, Greziako irletan 35.000 pertsona errefuxiatu baino gehiago daude “gatibu”.

Telebistaren aurrean horrelako berri txarrak ikusten ari zela, Galder Izagirre musikari eta argazkilariak krisi humanitario horri aurre egiten laguntzeko zerbait egin behar zuela pentsatu zuen. Horrela hasi zen Kikarakada proiektu solidarioa, Greziako Lesbos uhartean dauden errefuxiatuei hezkuntzarako azpiegiturak lortzeko baliabide ekonomikoak eskuratzeko asmoarekin.


¿Nos echas una mano?